Herriko gune berdeen inbentarioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko mai. 5a, 09:03

Gune berdeen inbentarioa egin du Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak; inbentarioa herritarren eskura jarri da, interesdunek ekarpenak egin ditzaten.

Apirilaren 28an izandako Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordean Udaleko ingurumen teknikariak landu eta prestatu duen herriko gune berdeen inbentarioaren zirriborroaren berri eman zen.

Inbentario honetan udalerrian dauden gune berde publikoen zerrenda jasotzen da, aipatu guneetan egiten diren garbiketa, kimaketa eta lan desberdinen inguruko xehetasunekin batera.

Herri partaidetza bultzatzeko helburuarekin  eta dokumentua aberasteko nahiarekin, Udalak herritarren esku jartzea nahi du inbentarioa,  interesa duen edonork ondorengo helbide elektronikora  bere ekarpenak bidal ditzan: ingurumena@soraluze.eus

Soraluzeko gune berdeen inbentarioa HEMEN kontultatu daiteke.