"Udaberri kulturala" zikloaren barruan, "Maixabel" pelikula proiektatuko dute ostegunean eta igandean, arratsaldeko 7:30ean, Herri Antzokian.
Maixabel Lasak ETAk hildako Juan María Jaúregui senarra galdu zuen 2000. urtean. Hamaika urte geroago, ezohiko eskaera bat jaso zuen: hiltzaileetako batek Langraiz Okako (Araba) espetxean berarekin hitz egiteko eskatu du, talde terroristarekin zituen loturak hautsi ondoren zigorra betetzen ari baita. Zalantza eta oinaze izugarriak gorabehera, Maixabelek onartu egiten du aurrez aurre topo egitea hamasei urte zituenetik bere lagun izandakoaren bizitzarekin odol hotzean amaitu zuten pertsonekin.
Sarrerak 3 euroan eskuratu ahal izango dira, leihatilan.