Udalbatzaren osoko bilkura

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko mar. 29a, 08:45

Soraluzeko udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek 12 puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, martxoaren 30ean, udalbatzarrak egingo duen ohiko batzarrean.

Soraluzeko Udalak bi hilean behingo Osoko Bilkura egingo du bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan, ondorengo gai zerrendarekin:

  1. 2022ko martxoaren 2ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.   
  3. Udal langileen soldataren igoera.
  4. 2022ko udal langileen lanpostuen zerrenda.
  5. 2022-2025 dirulaguntzen plan estrategikoa.
  6. Udal ordenantza aldaketa Hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duena.
  7. Lokalak etxebizitza erabilerara aldatzeko ordenantzaren aldaketa proposamena.
  8. Gipuzkoako foru aldundiaren eta Soraluzeko udalaren arteko Hitzarmena Etxeko laguntza zerbitzua finantziatzeko
  9. Komunitatearen aldeko lan zigorrak betetzeari buruzko hitzarmena, euskal autonomia erkidegoko administrazio orokorraren berdintasun, justizia eta gizarte politiketako sailaren eta soraluzeko udalaren artean.
  10. Pascual Churrucako lur sailak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Sailari lagatzea. Behin betiko onarpena.
  11. Soraluzeko Pentsiodunek aurkeztutako mozioa.
  12. Eskari eta galderak.