Udal kiroldegiak zerbitzu berria gehitu dio bertako erabiltzaileentzako kirol-eskaintzari.
Martxotik aurrera fitness aholkularitza-zerbitzua eskainiko da.
BPXport enpresako monitore batek fitness kirol-diziplinari buruzko aholkuak emango dizkie gimnasioko erabiltzaileei, baita izan ditzaketen zalantzak argitu ere.
Zerbitzua hamabostean behin eskainiko da, ostiraletan, arratsldeko 6ak eta 7ak bitartean.
Ondorengoa da hemendik eta ekianera arteko zerbitzuaren egutegia:
- Martxoak 4 eta 18.
- Apirilak 8 eta 29.
- Maiatzak 13 eta 27.
- Ekainak 10 eta 24.