Ordutegi aldaketa udal kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko aza. 23a, 18:34

Larunbat honetatik aurrera zabalik egongo da Arane Udal kiroldegia larunbat arratsaldeetan ere, 16:00etatik 19:00etara; ordutegi berria martxoaren 26ra arte dago indarrean.

Arane Udal kiroldegiak zerbitzu-orduak handituko ditu larunbat honetatik aurrera.

Horrela, azaroaren 27tik martxoaren 26ra, larunbat arratsaldeetan ere zabalik egongo da instalazioa.

Hau da, beraz, larunbat honetatik aurrera kiroldegiak izango duen ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 08:30-21:30
  • Larunbatak: 09:00-13:00 eta 16:00-19:00
  • Igande eta jai-egunak: 09:00-13:00.

Edozein zalantza edo argibidetarako kiroldegiarekin jar zaitezkete harremanetan:

  • kirola@soraluze.eus
  • 943752466

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.