Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak antolatuta, 60 orduko oinarrizko euskara ikastaroa egiten aritu da azken hilabeteetan etorkin talde bat herriko euskaltegian.
Etorkinak euskararekin harremanetan jartzeko xedez, oinarrizko euskara ikastaroa antolatzen du urtero Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak.
Ikastaroaren helburua etorkinek euskararekin lehendabiziko harreman bat izatea da eta oinarri-oinarrizko ezagutza batzuk jasotzea: agurrak, zenbakiak...
Aurtengo ikastaroa otsailean hasi zen eta ikasturtearekin batera amaitu da.
Ikastaroa arrakastaz gainditu duten 6 pertsonek "Aisa" ziurtagiria jaso dute, AEK-ren eskutik.