Euskararen gaineko hitzaldia asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko mai. 17a, 18:26

Hitzaldiaren kartel iragarlea.

"Zer dabil gertatzen euskararekin Soraluzen?" izenburupean hitzaldia antolatu du Udaleko Hª Politikaren Batzordeak; galdera horri erantzungo dio Soziolinguistika Klusterreko Asier Basurto ikerlariak.

Begien bistakoa da euskara geroz eta gutxiago entzuten dela Soraluzeko kaleetan, zer esanik ez haur eta gaztetxoen artean.

Zer gertatu da, baina, urte hauetan gure herrian euskararen erabilera hainbeste gutxitzeko?

Galdera horri erantzun bat eman nahian, Soziolinguistika Klusterrak ikerketa burutu zuen duela bi urte eta, ikerketa horren emaitzak aurkezteko hitzaldia antolatu du Hizkuntza Politikaren Batzordeak.

Asier Basurto Klusterreko kidea eta ikerketa zuzendu zuena izango da hizlaria, azken urteetan euskararekin gertatzen ari dena ulertu ahal izateko klabe batzuk eman eta aurrera begira hartu beharreko neurriez hitz egingo duelarik.

EGUNA: Maiatzak 19, asteazkena.

ORDUA: Arratsaldeko 6:30ak.

TOKIA: Udaletxea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.