Ikasi euskara AEK-n

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko ira. 7a, 08:45

Soraluzeko AEK euskaltegiak zabaldu du 2018/2019 ikasturteko matrikulazio kanpaina, "Zu hemen zaude, AEK ere bai" lelopean; irailaren 28a arte eman daiteke izena.

Soraluzeko AEK euskaltegiak zabalik dauka dagoeneko 2018/2019 ikasturterako matrikulazio kanpaina; "Zu hemen zaude, AEK ere bai" da aurtengorako aukeratutako leloa.

Erabileran oinarritutako metodologia aintzat hartuta, "bizi esperientzia aparta" biziko dutela iragarri diete euskaltegiko arduradunek matrikulatzeko asmotan direnei: "Lortuko dute etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan egoera hobetzea, bilatzen ari diren euskara maila eskuratzea...".

ESKAINTZA

Urrian hasiko den aurtengo ikasturteari begira eskaintza zabala eskaintzen du euskaltegiak:

  • Euskalduntze orokorra (aurrez aurrekoa edo autoikaskuntza).
  • Xede bereziko ikastaroak: B1, B2, C1 maila (EGA).
  • Hizkuntza eskakizunak: IVAP, IRALE, Osakidetza.

MATRIKULAZIO-EPEA

Euskaltegian izena emateko epea irailaren 28an amaitzen da.

INFORMAZIOA

Izen-ematea egin edo ikastaroei buruzko informazioa lortzeko euskaltegira joan behar da.

Astearte, asteazken eta osteguna, 18:00etatik 20:00etara.

Soraluzeko AEK Euskaltegia

Baltegieta kalea, 2

943 75 14 34

DIRU-LAGUNTZAK

Udalak ikastaroaren kostuaren %50 eta %100a bitarteko diru-laguntzak emango ditu.

Diru-laguntza hauei buruzko informazioa euskaltegian bertan eskuratu daiteke.