Ikasturte berriaren hasierarekin batera abian dira dagoeneko Soraluzeko Arane Udal Kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaroak.
Aurtengoan 11 kirol modalitate ezberdin praktikatu daitezke kiroldegian, ordutegi aukera zabalarekin.
Dagoeneko 218 pertsonak dihardu ikastaroren batean.
Hauek dira kiroldegiak 2017/2018 ikasturtean eskaintzen dituen ikastaro ezberdinak:
- Lehorreko jarduerak:
Spinning (Helduak), Spinning (Gazteak), 3. adinerako gimnasia, Pilates, Zumba (Helduak), Zumba (Gazteak), Sevillar dantzak, Hipopresiboak, Fit-boxing, Gap Bosu.
- Uretako jarduerak:
Aquagym, Igeriketa (Helduak), Igeriketa (Haurrak).
Hainbat ikastarotan plaza libreak daude oraindik.
Izena-emateko edo informazioa jasotzeko kiroldegiko harrera-gunera joan edo 943752466 telefono-zenbakira dei daiteke.
Aipatutako ikastaroez gainera, igerilekua, rokodromoa, padle pista, gimnasioa eta frontoia erabiltzeko aukera eskaintzen du kiroldegiak.