Debarroko Pilota Txapelketaren 50. edizioko finalak Soraluzeko Arane kiroldegian jokatuko dira aurten, arratsaldeko 5etatik aurrera hasiko den jaialdian.
Aurten 50 urte betetzen dituen txapelketari martxoan eman zitzaion hasiera eta Debarroko zortzi herritako pilotariek hartu dute parte, hiru mailatan banatuta (Kadeteak, jubenilak, nagusiak).
Nagusien mailan Atxotegi-Bolinaga Soraluzeko bikoteak jokatuko du finala Bergarako Muguruza-Iñarra bikotearen aurka.
Aurtengo norgehiagokak ondorengoak dira:
Kadeteak
Perez-Perez (Aloñamendi) vs. Tatiegi-Jauregi (Aloñamendi)
Jubenilak
Murua-Gartzia (Bergara) vs Biain-Balerdi (Aloñamendi)
Nagusiak
Atxotegi-Bolinaga (Soraluze) vs Muguruza-Iñarra (Bergara)