III. Kirol Eguna egingo da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko mai. 24a, 09:42

Aurreko edizioek herritarren artean izan duten harrera ezin hobea ikusita, Kirol Eguna ospatuko da berriz larunbat honetan herriko hainbat gunetan, kirol ezberdinak ezagutu eta praktikatzeko.

Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuan baitan lanean diharduen Kirol Batzordeak III. Kirol Eguna antolatu du larunbat honetan, maiatzak 27, goizeko 10:30etik aurrera.

EGITARAUA

10:30-13:00: Piraguismoa, ibaian.

11:00-14:00: Rokodromoa eta tirolina, Plaza Zaharrean.

11:00-13:00: Slackline, Plaza Zaharrean.

11:15: Running saioa, Ritxar Fernandezekin, Zubi Nagusian.

12:30: Spining-a, Zubi Nagusian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.