Graduondoko Ikastaroak egiteko laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko eka. 10a, 08:17

Euskara gai moduan daukaten graduondoko ikastaroen amaierako proiektuak laguntzera zuzendutako diru-laguntza lerroa sortu du Hizkuntza Politikaren Batzordeak.

Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak euskarari buruzko azterlanak egitea helburu moduan duen diru-laguntza lerroa sortu du, Euskara Sustatzeko Planaren ekintzen barruan. Era batera edo bestera udalerriarekin zerikusia duten lanak izan beharko dute eta hizkuntzaren edozein arlo izan dezakete aztergai: soziolinguistika, psikolinguistika, dialektologia…

Diru-laguntzak graduondoko ikastaroetako amaierako proiektuak laguntzera daude bideratuta; aipatu ikasketetako matrikula-kostua arintzera hain zuzen ere.

Deialdia urtero egingo du Udalak eta urtero 1.200 euro egongo dira banatzeko.

Aurtengo urteari dagozkion eskaerak ekainaren 30erako aurkeztu beharko dira.

Hauek dira diru-laguntza deialdiaren oinarriak eta eskaera-orria.