Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuan baitan lanean diharduen Kirol Batzordeak 2. Kirol Eguna antolatu du larunbat honetan, maiatzak 21, goizeko 11etatik arratsaldeko 20:30ak arte.
EGITARAUA
Goizez
11:00-14:00, Piraguismoa, ibaian.
11:00-14:00, Rokodromoa eta tirolina, Plaza Zaharrean.
11:30, Spining-a, Zubi Nagusian.
Arratsaldez
18:30, Boxeoa.
19:00, Dantzak.
19:30, Herri kirolak.
Kirol Egunerako antolaketa lanek hainbat aldaketa eragingo dituzte ibilgailuak aparkatzeko guneetan.
- Ostiralean, hilak 20, arratsaldeko 6,30erako itxi egingo da Zubi Nagusia eta, ondorioz, ibilgailuak erretiratu beharko dira bertatik.
- Larunbatean, hilak 21, Erregetxeko hainbat aparkalekutan ezin izango da ibilgailua utzi goizeko 8etatik aurrera.