EAEko erakunde publikoek euskarazko hedabideak finantzatzteko hitzarmena berritu dute

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2022ko mar. 11a, 19:00

Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hiru Foru Aldundiek euskarazko hedabideak diruz laguntzeko hitzarmen markoa berretsi dute gaur, Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan egindako ekitaldi ofizial batean. TOKIKOMeko zuzendari Alaitz Artolazabalen esanetan, “zifretatik haratago, azpimarratzekoa da erakundeak eta hedabideak elkarrekin lan mahai bateratua osatu eta langaiak bertan adosteko egindako ibilbide emankorra”.

Eusko Jaurlaritza eta EAEko hiru Foru Aldundien ordezkariak Bilbon batu dira gaur, Euskadiko Artxibo Historikoan, euskarazko hedabideak diruz laguntzeko hitzarmen markoa berritzeko. Ekitaldian, erakunde publikoak ez ezik, hedabideen ordezkariak ere izan dira, tartean Pil-pilean bazkide den TOKIKOM.

2019an egin zen bezala, beste hiru urterako marko bat onartu da, 2022-2024 bitartean indarrean egongo dena. Guztira, urtero 11,5 milioi euro bideratuko dira hedabideon jarduna finantzatzera. Erakundeek azaldu utenez, hitzarmenak bi helburu nagusi ditu: euskarazko hedabideon garrantzia aitortzea, eta sektorea egonkortu eta sendotzeko eredu berri bat bilatzea.

Hiru urte hauetan sakontzeko hainbat gai dituzte erakundeek zein hedabideek sortutako mahaian. Tartean, hedabidegintzak bizi duen krisiari aurre egiteko berrikuntza beharrak eta digitalizazioa.