Birfundazio prozesua

Erabiltzailearen aurpegia sortu 2017ko urt. 13a, 10:48

Birfundazio prozesuak aurrera jarraitzen du eta sartuak gara dagoeneko kongresu aurreko azken fasean. Oraingo honetan, urtarrilaren 20a bitarte, nazional zein herrialde mailako ekipoak osatuko dituzten pertsonen bozketa (37 hautagai daude) eta ponentziari egindako emendakinak bozkatuko dira.

Aipatutako bi bozketa hauek egiteko aukera dagoeneko martxan da www.partehartu.sortu.eus atarian.

Emendakinen zein hautagaien dokumentuak eskuragarri daude akreditatuentzat, eskatu talde sustatzailean ari diren kideei.

Gainera, emendakin zein hautagaien gainean herri mailako eztabaidak egiteko aukera izango dugu Soraluzen ere. Hauek dira zitak:

  • Urtarrilak 15, domeka, 17:00-19:00 Zinean.
  • Urtarrilak 18, eguaztena, 18:30-20:30 alkartegian (merkatu plazako lokalean)

Honez gain, gogoratu oraindik ere badela prozesuan akreditatzeko aukerarik. Honetarako, zein bozketan lagundu edota edozein zalantza argitzeko, Arrano Elkartean izango da aukera:

  • OSTEGUNA 19, 18:30-20:30 
  • OSTIRALA 20, 18:30-20:30 bitarte.

KONGRESUA urtarrilak 21ean egingo da Bilboko Euskalduna jauregian 10:00etan (kotxe kedada egingo da bertara joateko).