'Armagintza Soraluzen' liburua sarean eskuragarri

Liburuaren azala.

Felix Arizagaren Armagintza Soraluzen liburua eskuragarri dago Sorapedian, hiru formatotan: epub, mobi eta pdf. Erderazko bertsioa ere bertatik kontsulta daiteke: La armería en Soraluze.

Eta ez ahaztu paperezko azken aleak Iratxonean (943 751 320) eros daitezkeela oraindik, hamar eurotan. Liburuak deskargatzeko, sakatu hemen.

2023.eko bukaeran Félix Arizaga soraluzetarrak 'Armagintza Soraluze/ La armería en Soraluze' liburu ederra argitaratu zuen.

Soraluzeko epopeia azaltzen du, hirurehun urtetan (XVI. eta XIX. mende artean) 'Soraluzeko Arma Lantegia' Euskal Herriko enpresarik handiena izan zela, soraluzetarrok sortua eta aurrera eramana. Liburu ederra izateaz gain, osagarri grafiko interesgarri asko dakar.

Orain digitalean argitaratu ditu euskarazko zein erdarazko bertsioak. Liburuak jeisteko, sakatu hemen, eta jeisterakoan arazoak badituzu zuzenean eskatu hona: sorapedia.posta@gmail.com

Liburuari buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.