Gipuzkoako Aldundiaren mikelete sarjentu postua lagata, 1874.eko maiatzean gerrara batu zen eta hurrengo hilabeteetan gogor jardun zuen: borrokak, lapurretak, jipoiak...
1875.eko otsailean besoan zauritu eta atzeguardiara pasa izan behar zuen eta handik urtebetera, gerra galduta, Frantziara erbesteratu zen.
Hurrengo urtean, Madrilerako joan etorrian ibili omen zen, gobernu liberalaren eta karlisten arteko bitartekari lanetan.
Azkenean, indultua lortuta, Madrilera aldatu zen bizi izatera eta handik gutxira, bortxazko lapurreta batean hil zuten.
Gehiago jakiteko, sakatu hemen.