Bilbao-Donostia bide nagusia Pagobedeinkatutik pasatzen zen

Garai batean, Bizkaia eta Gipuzkoa lurrez lotzen zituen  bide nagusia Soraluzetik pasatzen zen: Bilbao- Durango- Eibar-Irure - Soraluze - Irukurutzeta -Azkoitia - Azpeitia - Zestoa - Zarautz -… Eta beraz, Pagobedeinkatu albotik pasatzen zen.

 

XVIII mendean errepide berria Maltzagatik zabaldu zuten, eta orduan errege bide zaharra erabiltzeari laga zioten.

Pagobedeinkaturen inguruetan oraindik ikus daitezke galtzada zaharraren aztarna ederrak.

Bidelapurrak

Gaur egun ez da pago bedeinkaturik ezagutzen inguruan, baina bai gurutze bat mugarriaren gainean. Agian gurutzea jarriko zuten bidean izandako istripu  edo zorigaitz baten oroimenez: gogoratu handik gertu, Atxolinen azpian, Txandrua bidelapurrak eta bere taldeak txabola zutela gordetzeko.

Maiatzaren lehen igandean Irukurutzetako erromeria ospatzen da (maiatzak 3 Santa Kruz eguna da) eta, Irukurutzetakoak eta Kurutzebakarrekoaz gain, oraindik inoiz loreekin apaindu izan dute Pagobedeinkatuko gurutzea.

Eta ezin ahaztu Pagobedeinkatun gizakiak aspalditik ibili direla. Ondoan izen bereko tumulua dago, basalto harriaz egindakoa. Ez da oso handia, 8,5 metrotako diametroa eta 50-80 zentimetrotako altuera ditu. Eta inguruko beste batzuen moduan, tumulu erdialdean bertako harkaitzean zulatutako hobia agertu zen. 

Pagobedeinkaturi buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.

Erlazionatuak