Konpontzera bidalita dago Pagobedeinkatuko gurutzea

Ubane Madera 2019ko abu. 22a, 10:12
Pagobedeinkatu gurutze barik. Argazkia: Mikel Valero.

Apurtuta dago Pagobedeinkatuko gurutzea. Herritar batek eman du horren berri, eta Udalean galdetuta, bertan jakinarazi dute konpontzera bidalita dagoela abuztuaren hasieraz geroztik. Xehetasunen arabera, abuztuaren hasiera aldera azaldu zen apurtuta, baina ez dakite zergatik.

“Ez dakigu zer pasatu den, harriak beta zuria dauka eta badirudi hortik apurtu dela. Oker-oker eginda zegoen lehenagotik eta justu oporren aurretik apurtuta azaldu zen, ez dakigu animaliaren batek apurtuta ala bestela. Soraluzeko Udaletik konpontzera bidali genuen”, esplikatu du Ramon Gallastegi zinegotziak.

Harri berria

Hark emandako xehetasunen arabera, Elgoibarren eta Plazentziaren arteko mugarria da gurutzearen harria, eta justu Plazentziako aldea apurtu da. “Orain pentsatzen gaude harri berriren bat ipintzea, ze lehengoan ezin da gurutzea berriro ipini”, azaldu du Ingurumeneko eta Landa Garapeneko zinegotziak.