Astebururako iragarpena
Barixakua: Goizeko hego haizeak tenperatura epela, beroa akaso, ekarriko digu. Zerua lainotuta egongo da zeharo, ekaitz hodeiak garatuz egunean zehar. Arratsalde erdialdean fronte hotz bat heldu eta haizeak ipar-mendebaldera egingo du zakar joz, ekaitza lehertzearekin batera. Tenperatura 12-25ºC artean ibiliko da, baxuenak arratsaldean eta egunaren amaieran emanez.
Zapatua: Goizean aurreko eguneko ekaitzen bat edo beste inguruan ibili badaiteke ere, eguna askoz lasaiagoa izango da. Haizea noraezean ibiliko da, arratsaldean ipar apur bat sartuz. Ez da apenas euririk espero, lainoren bat edo beste egongo bada ere tantaren bat utzi lezakeena. Tenperatura 10-18ºC artean.
Domeka: Giro atsegina eta eguzkitsua izango dugu. Ez da apenas haizerik ibiliko, arratsaldean kostaldetik brisa sartuko badu ere. Zerua nahiko oskarbi egongo da eta tenperatura 20ºC inguruan eguneko ordurik beroenetan.
Maiatza eguraldi aldakorrarekin eta ohiko ekaitzekin heldu da. Eguzkiaren indarra altueran gelditzen den aire hotzarekin batera dugu ekaitzen eragile.
Datorren asterako eboluzioa
Datozen egunotarako udaberriko eguraldi aldakorrarekin jarraituko dugu. Astelehen eta martitzena lasaiak eta eguzkitsuak izango direla dirudi, eguaztenean ekaitzak bueltan izango ditugularik ziurrenik.
Egilea: Miguel Borinaga. Soraluzetarra, fisikaria eta meteorologia zalea.
Iturriak: AEMET, Euskalmet,wetterzentrale.de/topkarten, meteociel.fr ; GFS, HIRLAM, ECMWF eredu numerikoak.