Astebururako iragarpena
Barixakua: Errege Magoek zero azpitik lau bat gradurekin egin beharko dute euren lana eta agian laino pixka batekin goizean goiz. Eguzkia irtetean tenperaturak goraka egingo du, baina ez du 5ºC-ko muga gaindituko ziur asko.
Zapatua: Aurreko egunaren antzekoa izango da, tenperatura graduren bat edo beste igotzea espero da hala ere. Hotz handia egingo du edozein modutan.
Domeka: Aldaketa handirik ez zapatuarekiko, tenperatura beste graduren igo badaiteke ere. Giro hotzak jarraituko du ordea.
Europa mendebaldeko antizikloia nabarmen sendotu da azken egunotan, gurera aire kontinental lehor eta hotza ekarriz. Honen ondorioz jaisten da tenperatura hainbeste gauetan, zero azpitik hiruzpalau graduraino eta beherago ere zenbait tokitan.
Datorren asterako eboluzioa
Astelehenetik aurrera haizeak ipar ukitua hartuko duela dirudi, zerua hodeiez bete eta euria heldu daitekeelarik. Hala ere, iragarpena oraindik ez da batere argia, egunetik egunera modelo numerikoak asko aldatzen dira eta.
Egilea: Miguel Borinaga. Soraluzetarra, fisikaria eta meteorologia zalea.
Iturriak: AEMET, Euskalmet,wetterzentrale.de/topkarten, meteociel.fr ; GFS, HIRLAM, ECMWF eredu numerikoak.