Aldaketarik ez asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia plaentxiaMET 2016ko abe. 9a, 19:24

Jaiegun ugaridun aste honi amaiera emateko eguzkia eta tenperatura epelarekin jarraituko dugu.

 

Astebururako iragarpena

Barixakua: Zerua ia urdin-urdin eta eguzkia jaun eta jabe. Hego ukituko haize leuna izango dugu eta eguzkiak tenperatura 15ºC-ra igoko du egunaren ordu zentraletan.

Zapatua: Ez da aldaketa handirik espero.

Domeka: Aldaketa handirik ez, baina haizeak hego ukitua galdu eta goiza zertxobait hotzagoa izango da.

Aurreko asteburuan esan bezala, abenduaren hasiera honetan atmosferak patroi nahiko geldikorra hartu du. Antizikloi sendo baten eraginpean jarraitzen dugu eta momentuz ez da aldaketa nabarmenik ikusten datozen egunotarako.

Datorren asterako eboluzioa

Antizikloia gainerago etorriko zaigula dirudi, hego haize fluxua eten eta tenperatura freskoagoa izango bada ere.

Egilea: Miguel Borinaga. Soraluzetarra, fisikaria eta meteorologia zalea.

Iturriak: AEMET, Euskalmet,wetterzentrale.de/topkarten, meteociel.fr ; GFS, HIRLAM, ECMWF eredu numerikoak.