Astebururako iragarpena
Barixakua: Zerua estalirik egongo da eta euri ahula egingo du, arratsaldean batez ere. Ipar ukituko haizea eta tenperatura 10-13ºC artean.
Zapatua: Gaztañerre azoka eguna nahiko goibela izango da. Hala ere, goizean azoka gunera gerturatzeko eguraldi nahiko aproposa izango dugu, eguerdi partera arte ez baita euririk espero apenas. Orduan fronte bat heldu eta euritara joko du, arratsaldea nahiko ezatsegina suertatuko delarik. Tenperaturan aldaketa nabarmenik ez.
Domeka: Ipar haizearekin eta eguraldi goibelarekin jarraituko dugu. Euri ahulaz gain, egunak aurrera egin ahala hoztu egingo du.
Azoreetako antizikloiak sendo eta geldirik jarraitzen du gurera ipar mendebaldeko haizea bidaliz eta baita fronteren bat edo beste ere.
Datorren asterako eboluzioa
Astelehena domekaren antzekoa izango bada ere, antizikloiak Kantauri itsasoan muturra sartu eta martitzenetik aurrera giroa egonkortuko du. Hortaz, zirimiri apur bat salbu, ez da euri konturik espero. Tenperaturak garaiko balio normaletan jarraituko du.
Egilea: Miguel Borinaga. Soraluzetarra, fisikaria eta meteorologia zalea.
Iturriak: AEMET, Euskalmet,wetterzentrale.de/topkarten, meteociel.fr ; GFS, HIRLAM, ECMWF eredu numerikoak.