Astebururako iragarpena
Barixakua: Nahiko fresko hasiko da eguna, goizean goiz lainoa sor daitekeelarik; eguzkiak berehala desegingo du ordea, eta egun eguzkitsu eta atsegina izango da oro har. Haizea noraezean eta ahul, ipar-ekialdeko ukituarekin akaso. Tenperatura 10-27ºC artean.
Zapatua: Oskarbi egun guztian zehar eta termometroak gora, 30ºC-ak gainditu daitezkeelarik ordu zentraletan.
Domeka: Aldaketa handirik ez, eta termometroak berriz ere goraka. Baliteke 35ºC-ra iristea. Arratsaldean bero hodeiren bat sor liteke, konsekuentzia barik.
Aurreko asteburuko egoera oso antzekoa, oraingoan aire masa beroagoak eragingo badigu ere. Ondorioz, giro bero eta eguzkitsua izango dugu.
Datorren asterako eboluzioa
Astelehena izango da seguruenik asteko egunik beroena, hortik aurrera termometroek poliki poliki beherako bidea hartzeko itxura baitaukate. Hala ere Andramarixetan giro egonkor eta beroa izango dugu. Astearen bigarren erdian litekeena da mendebaldetik (Atlantikotik) datorren aire masa batek eragitea, giroa nahastuz eta freskotuz.
Egilea: Miguel Borinaga. Soraluzetarra, fisikaria eta meteorologia zalea.
Iturriak: AEMET, Euskalmet,wetterzentrale.de/topkarten, meteociel.fr ; GFS, HIRLAM, ECMWF eredu numerikoak.