Iragarpena
Barixakua: Asteburuko egunik goibelena izango da seguraski, goizean batez ere dezente busti baitezake. Eguerditik aurrera atertu eta ostarteak zabal litezke. Ipar haizeak giroa fresko mantenduko du, 21 gradu inguruko maximoarekin.
Zapatua: Goizeko ordu txikitan eta eguerdi partean espero da euria batez ere, eguerdikoa zirimiria izango bada ere. Gainontzean, lainotsu eta fresko, baina orokorrean ateri. Tenperaturan aldaketa nabarmenik ez. Eguna 15 gradu ingururekin hasi eta 21 ingurura iritsiko da ordu zentraletan.
Domeka: Eguna aurreko egunen pare hasiko da, zapatutik domekarako gauean zirimiria bota lezake eta. Goiza argitzean azkar emango dio buelta eta eguzkiaz gozatzeko aukera izango dugu eguerditik aurrera batez ere. Ondorioz, tenperatura ere igo egingo da, 25 gradu inguruko maximoa emanez.
Astelehena: Egun lasaia eta eguzkitsua izatea espero da, egunak falta badira ere ziurtatzeko moduan. Tenperatura maximoak 25 gradu inguruan jarraituko dute.
Martitzena: Seguruenik hodeiak bueltan datoz, zirimiri apur batekin agian. Freskatzeko joera autematen da. Hala ere asko falta da oraindik eta hobe da egunez egun iragarpenak jarraitzea.
Egilea: Miguel Borinaga. Soraluzetarra, fisikaria eta meteorologia zalea.
Iturriak: AEMET, Euskalmet,wetterzentrale.de/topkarten, meteociel.fr ; GFS, HIRLAM, ECMWF eredu numerikoak.