Astebururako iragarpena
Barixakua: Astean zehar izan dugun eguraldiaren jarraipena: zaparradak, trumoitsuak izan daitezkeenak, eta ateruneak tartekatuko dira. Ostarteak ere zabalduko dira noizean behin eta hego haizeari esker tenperatura epela, 9-17ºC artean.
Zapatua: Aldaketa gutxi zapaturako. Arratsaldean botako du euri gehien zaparrada trumoitsu eta guzti, haizeak ipar-mendebaldera eginez eta freskatuz. Tenperatura zertxobait igo liteke, baina ez da espero 20ºC-ko muga gainditzea.
Domeka: Eguna nahiko goibela izango da orokorrean. Ipar-mendebaldeko haize ahulak euria ekarriko du Kantauri itsasotik, etengabe ez badu botako ere. Ostarteak zabaldu litezke eguerdi partean. Freskatu egingo du.
Astean zehar Atlantikoan Portugal parean geldi-geldigeratu den depresio gune batek penintsulan giro ezegonkorra sortu du alturan loturik daukan aire hotza dela eta. Honek, gurean ere, hego ukituko haizeak eta eguzkiaren indarrak lagundurik zaparrada trumoitsuak sortu ditu. Depresioa ahuldu bada ere, bertan jarraitzeaz gain zertxobait hurbilduko da.
Datorren asterako eboluzioa
Udaberrian hain ohikoa den egoera honi ez zaio momentuz amaierarik antzematen. Datorren astea honen oso antzekoa izatea espero da, lehenengo erdian behintzat. Gaur eredu numerikoek astelehen eta martitzenean gehienbat ateri eutsiko diola eta eguaztena bereziki trumoitsua izango dela aurresaten dute, astearen bigarren zati nahasiago bati hasiera emanez.
Egilea: Miguel Borinaga. Soraluzetarra, fisikaria eta meteorologia zalea.
Iturriak: AEMET, Euskalmet,wetterzentrale.de/topkarten, meteociel.fr ; GFS, HIRLAM, ECMWF eredu numerikoak.