Astebururako iragarpena
Barixakua: Ipar haizeak ahul joko du eta zerua estalita egongo da. Euri ahula egingo du, goizean batez ere; arratsaldea lehorragoa izango da. Tenperatura 4-9ºC artean.
Zapatua: Barixakuaren moduko eguna, euri probabilitatea are txikiagoa izanik. Ipar haize ahula, hodeitsu eta hotz. Tenperaturan aldaketa nabarmenik ez.
Domeka: Domeka aurreko bi egunak baino zertxobait argiagoa izango da, eguerdi partean ostartean zabalduz. Eguzkiak tenperatura maximoek gradu pare bat gora egitea ahalbidetuko du.
Neguaren lehenengo erdian hego haizea gainetik kendu ezinik ibili eta gero, bigarren erdi honetan ipar haizeak hartu du bere lekua. Ondorioz, otsaila eta martxoa hasiera izugarri euritsuak izan dira. Eta baita hotzak ere, otsailaren lehenengo hamar egunak izan ezik. Irudia (Sakatu irudian handiago ikusteko): Aemet-ek zapatu eguerdirako iragarritako itsas-mailako presioa eta sistema frontalak. Antizikloia Ipar Itsasoan, gurera frantziparra bidaliz. Ondorioz, euri konturik ez, baina hotz.
Irudia (sakatu irudian handiago ikusteko): Aemet-ek zapatu eguerdirako iragarritako itsas-mailako presioa eta sistema frontalak. Antizikloia Ipar Itsasoan, gurera frantziparra bidaliz. Ondorioz, euri konturik ez, baina hotz.
Datorren asterako eboluzioa
Azoreetako antizikloiak britaniar irletarako bidea hartu du azken egunotan. Ondorioz, asteburuan eta datorren aste hasieran aire masa kontinentalak bidaliko dizkigu ekialdetik. Ondorioz, euri konturik ez baina hotza egingo du. Hala ere, dagoeneko martxoan egonik hotza ez da negu gorrikoa izango printzipioz. Aurrerago, antizikloiak hartuko duen bidearen ziurgabetasuna itzela da. Hortaz, eboluzioa egunez egun jarraitu beharko dugu.
Egilea: Miguel Borinaga. Soraluzetarra, fisikaria eta meteorologia zalea.
Iturriak: AEMET, Euskalmet,wetterzentrale.de/topkarten, meteociel.fr ; GFS, HIRLAM, ECMWF eredu numerikoak.