Astebururako iragarpena
Barixakua: Goibel hasiko da eguna, tantaren bat bota dezakeelarik goizean goiz. Hodeiak azkar desegingo dira eta arratsalderako eguzkiak giroa goxatzea espero da. Haizea ahul eta aldakor, eta tenperaturak 6-11ºC artean.
Zapatua: Tarteka goi eta erdi hodeiren bat ager baliteke ere, orokorrean egun eguzkitsua izango da. Haizerik ez apenas, hegotik jotzeko tendentziarekin. Tenperaturak gradu pare bat irabaz lezake eguerdi aldera, baina goizean hoztuko du.
Domeka: Goizean hego haizea zertxobait biziago, eta zerua lainotuago. Tenperaturetan aldaketa nabarmenik ez.
Antizikloia gainera etorri zaigu aste bukaera honetan. Honekin lotuta giro lasaia izango dugu gurean, gaur fronte hotz ahul batek presio altuetan tokitxo bat egin eta euri apur bat utziko badigu ere. Gertuen dazkagun depresioak Europa ipar-mendebaldean aurkitzen dira eta planetako aire hotzaren zati handiena Asia ekialde eta Ipar Amerikara isuri da azken asteotan. Horren ondorio zuzenak Estatu Batuetako ekialdeko Jonas elur ekaitza eta Asia hego-ekialdean apurtu diren hotz markak. Anekdota bitxi gisa, Hong-Kong (Txinako Herri Errepublika) edo Taipei (Taiwan) hiri tropikaletan itsas-mailatik gertu bota duen elurra. Azken honetan baziren 80 urte ez zuela elurrik botatzen.
Datorren asterako eboluzioa
Astearen hasieran antizikloiaren eraginpean jarraituko dugu. Hala ere, honek ipar-mendebaldera mugitzeko joera izango du, gurera ipar haize ahula bidaliz. Ondorioz, eta asteazkenerako batez ere, gurera aire hotzagoa heltzea espero da. Orokorrean aste hodeitsua izango da, ipar haizeak itsasotik hodeiak sartu ohi ditu eta.
Egilea: Miguel Borinaga. Soraluzetarra, fisikaria eta meteorologia zalea.
Iturriak: AEMET, Euskalmet,wetterzentrale.de/topkarten, meteociel.fr ; GFS, HIRLAM, ECMWF eredu numerikoak.