Gabonetarako aldaketarik ez

Erabiltzailearen aurpegia plaentxiaMET 2015ko abe. 24a, 16:54

Eguraldia

Hego haizea izango da protagonista gabonetan ere. Giro epela eta eguzkitsua nagusituko da oro har asteburuan.

Asteburuko iragarpena

Barixakua: Eguberri egunean hego haizea, giro eguzkitsua eta tenperatura epelak garairako. Tenperatura 10-16ºC bitartean.

Zapatua: aurreko egunaren pare-parekoa. Tenperaturan aldaketa nabarmenik ez.
Domeka: zerua zerbait lainotuago egongo da, baina konsekuentzia nabarmen barik. Hego haizeak tenperatura epel mantenduko du, 9-16ºC artean.


Oraingo honetan bai ez dudala analisirik egingo. Izan ere, badira jada jarraian lau asteburu funtsean meteorologikoki bereiztezinak direnak. Egoera ulertu nahi duenak, irakur ditzala, adibidez, joan diren bi asteburuetako iragarpenetan egindako analisiak. Zorionez, astebeteko epean aldaketa traza duten egoerak agertzen hasi dira eredu numerikoetan.

 

Datorren asterako eboluzioa

Astearen hasieran denak berdin jarraituko duen arren, aste bukaerarako aldaketak datozela dirudi. Urrun dago oraindik, baina eguen-barixakurako fronte hotz bat heltzea posible da, tenperaturak neguan esperotako balioetara bueltatuz. Ondoren, Europa zentralean dagoen antizikloiak Errusia aldera joateko esperantzarik bada, aire hotza eta depresioak guregana heltzeko bidea zabalduz. Hala ere, honek guztiak, falta den denbora ikusita, zientzia-fikzio ukitu bat ere badauka; azken hilabetean bizitako monotonia eta gero batez ere.

 

Iturriak: AEMET, Euskalmet,wetterzentrale.de/topkarten, meteociel.fr ; GFS, HIRLAM, ECMWF eredu numerikoak.

Egilea: Miguel Borinaga. Soraluzetarra, fisikaria eta meteorologia zalea.