plaentxiaMET, meteorologia landuko duen bloga

Erabiltzailearen aurpegia plaentxiaMET 2015ko aza. 19a, 17:38

plaentxiametlogo

Astero eguraldiaren nondik norakoak aztertu eta astebururako planak antolatzeko baliagarri izango diren iragarpenak eskuragarri izango ditugu plaentxiaMET blogean. Ostegunero astebururako iragarpenak egitearekin batera, meterologiaren dibulgazioa ere landuko dugu.  

Asko gara leihotik euririk-edo botatzen duen begira ibiltzen garenak, eta Plaentxian izango gara bakanen batzuk ere. Eguraldiaren iragarpena atentzioz jarraitzea gustuko dugunondako Plaentxia.eus-en blog bat sortzea erabaki dugu. Astero eguraldiaren nondik norakoak aztertu eta astebururako planak antolatzeko baliagarri izango den iragarpenak eskuragarri izateko.

 

Printzipioz, proiektu honi hasiera emateko, ostegunero astebururako iragarpena emango dugu, meteorologian erabiltzen diren eredu numerikoek diotenaren arabera espero den eguraldia aurreratuz. Bestalde, egoerak hala exijitzen badu eta gertakari meteorologiko berezirik espero bada, aurrerapen eta azalpen dibulgatzaileek izango dute euren tokia, meteorologia zientzia kalera hurbiltzeko asmoz.

 

plaentxiaMET jaio besterik ez da egin eta, noski, aldaketak egiteko prest dagoen proiektua da. Hortaz, komentarioetan galderak onartuak izateaz gain, iradokizunak eta, orokorrean, parte hartzea ongietorriak izango dira.

 

Miguel Borinaga. Soraluzetarra eta meteorologiazalea.