Santamaria eta Aldape final-laurdenetara

Erabiltzailearen aurpegia pelotaeskola 2017ko mar. 13a, 11:03
Santamaria pilotari emateko prest

Garaipena behar zuten plaentxiarrek sailkatzeko eta 22-17 hartu zuten mendean Intza,  Lasarteko bikotea. Orain Udaberri pelota txapelketako final-laurdenetarako aurkariaren zain egon beharko dute.

Udaberri txapelketa Eskuz-binaka lehenengo maila

Taldea: Intza 17-22 Santamaria-Aldape

Soraluzeko bikoteak txapelketa ona egiten dihardu aurten eta final-laurdenetan egoteko txartela lortu zuen atzoko partidua irabazita.Andoni Aldape, min-hartuta dagoen Kortabarriaren ordezko moduan dabil azken partiduotan eta emaitzak erakusten dutenaren arabera Soraluzekoak bikote sendoa izaten jarraitzen du txapelketa guztian erakutsi duen bezela. Orain, final-laurdenetako aurkariaren zain egon beharko dute.

Informazio gehiago hemen