Gaur hasiko da pilota eta pala denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia pelotaeskola 2016ko ira. 16a, 08:51

Jon Heriz eta Iurgi Rascon

Gipuzkoako txapelketari hasiera emango diote gaur Soraluzeko pelotari eta palariek. Iluntzeko 20:00etan Jon Heriz-Iurgi Rascon eta Ximun Larrañaga-Asier Fernandez bikoteek jokatuko dute. Atxotegi eta Bolinagak Hernanin jardungo dute.

Herriko frontoi zaleek izango dute aurtengo denboraldiaz gozatzeko aukera. Esku pilotari dagokionez albiste nagusia, aurten, Soraluzeko bi pilotarik osatutako bikotea izango dela da, hain zuzen  Ibari Kortabarria eta Gorka Santamariak osaturikoa. Bigarren bikotea Aitor Atxotegik eta Ibai Bolinagak osatuko dute. Gomazko paletari dagokionez albiste da aurten zazpi jokalarik osatuko dutela Soraluzeko taldea eta bigarren eta hirugarren mailan lehiatuko dite. Taldea Jon Gallastegi, Jon Heriz, Ximun Larrañaga, Iurgi Rascon, Asier Fernandez, Joseba Etxeberria eta Ander Oñate osatuko dute.

Gipuzkoako txapelketa

PALA

1-Taldeak: Jon Heriz-Iurgi Rascon VS Tolosa

Lekua: Soraluzeko udal kiroldegia

Ordua: 20:00

2-Taldeak: Asier Fernandez-Ximun Larrañaga VS Altzatarra

Lekua: Soraluzeko udal kiroldegia

Ordua: 20:00

PELOTA

1-Taldeak: Hernani VS Aitor Atxotegi-Ibai BOlinaga

Lekua: Hernaniko udal kiraoldegia

Ordua: 21:00