Pilota partidua eta pala final-erdiak barixakuan

Erabiltzailearen aurpegia pelotaeskola 2016ko mar. 10a, 22:16

Deba Arroko txapelketari hasiera emango diote Soraluze pelota elkarteko bi bikoteek elkarren aurkako partiduan. Gallas eta Heriz finalerako txartela lortzen zailatuko dira Azkoitiako bikoteari irabazita.

Martxoak 11, barixakua

PALA

Udaberri pala txapelketa final-erdietako itzulerako partidua

(joaneko partidua 25-20 azkoitiarren alde)

Taldeak: Jon Gallastegi-Jon Heriz VS Azkoitia

Lekua: Arane kiroldegia, Soraluze

Ordua:21:30

PELOTA

Soraluzeko pilotariak Euskal Herriko txapelketatik kanpo geratu ziren ligaxkan hirugarren postuan lortu ostean ezin izan zirelako final-erdietarako sailkatu.

Deba Arro pilota txapelketa

Taldeak: Santamaria-Aldape VS Atxotegi-Andreu

Lekua: Arane kiroldegia, Soraluze

Ordua:22:30