Final-erdietako joaneko partidua Azkoitin

Erabiltzailearen aurpegia pelotaeskola 2016ko mar. 3a, 17:22

Gallas eta Heriz

Jon Gallastegi eta Jon Heriz-ek Udaberri pala txapelketako final-erdietako joaneko partidua jokatuko dute Azkoitin zapatuan goizeko11:00etan

Finala jokatzeko sariaren bila

Soraluzeko bikotea Udaberri pala txapelketa bikaina jokatzen ari da. Jokatu dituzten partida guztiak irabazi dituzte eta Gallas eta Heriz asterik-aste sentsazioak hobetzen joan dira. Final-laurdenetan lan asko egin behar izan zuten Gallas eta Heriz-ek Altzatarra taldeko bikoteari irabazteko, izan ere, partida horretan 17 tanto jaso zituzten etxekoek. Final-erdietan Azkoitiko taldearen aurka jokatuko dute. Ligaxkan soraluzetarrek 22-25 irabazi zuten azkoitiarren aurka eta final-erdi gogorra dute aurretik herriko palariek. Finalerako txartela joan-etorrikoan erabakiko da eta lehen partida Azkoitin jokatuko dute zapatu honetan hilak 5 goizeko 11:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.