Soraluzeko Musikarien Elkartea

Soraluzeko Txistulariak grabatu dituzte Arrate Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Bihar, abenduak 24, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, emitituko dituzte gaur grabatu dituzten elkarrizketa eta doinuak. 

Arrate Irratian izan dira gaur Soraluzeko Txistulariak, tartean, Musika Eskolako ikasleak ere bai, elkarrizketa egiten eta Soraluzeko txistu-doinuak grabatzen. 

Joan zen Gaztañerre Azokan gonbidatu dituen Arrate Irratiko esatari eta zuzendariak irratira eta gabonetako oporrak aprobetxatuz, gaur arratsaldean joan dira eta dagoeneko Soraluzeko bihurtu diren 8 bat doinu grabatu dituzte bertan, tartean, harribitxiren bat bai, 1906 urte inguruko Soraluzeko Zortziko berezi bat. Ostean, elkarrizketayi egin dituzte eta Soraluzeko txistu munduaren berri eman dute. 

Bihar, abenduaren 24an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, emitituko diztuzte elkarrizketa eta grabatutako doinuak, Arrate Irratian. Emisioa entzuteko sintonizatu 93.6 FM kanalean edo sartu ArrateIrratia.eus webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.