Atal honetan jasoko dira Soraluzeko Musikarien Elkarteak antolatutako kontzertu eta ekimen guztiak.
Soraluzeko Musikarien Elkartea
SOME Jaialdia

Erredakzioa 2022 aza 21 Soraluze

Zapatuan, herriko entsegu lokal faltaren aurrean sortutako Soraluzeko Musikarien Elkartearen aurkezpena izango da gaztetxean, 'SOME Jaialdia' izenpean.

Egun osoko jaia izango da eta herriko musikariez osatutako talde zein banakakoek estilo desberdinak interpretatuko dituzte: eguerdiko 12etan emanaldi akustikoak hasiko dira; arratsalde-iluntzean, rock/punk eta rap kontzertuak; eta ordu txikitan, elektronika saioek emango diote amaiera jaialdiari.

Sarrera doakoa izango da eta barrako irabazi guztiak elkartearen sorrera ahalbidetzera zuzenduko dira.