Bekei dagokienez, 2015-2019 urteetan jaiotakoei zuzendutakoak dira. Jasotzaileek %100eko laguntza eskuratuko dute. Eskaerak irailaren 7ra arte egin daitezke, udaletxeko harrera bulegoan.
Musika Sorkuntza
Ikasgai berriari dagokionez, berriz, Musika Sorkuntza izena jarri diote. Musikaren idazketan eta irakurketan trebatzeko erarik onena praktikan ipintzea denez, ikasgai praktikoagoa eskainiko du Quico Puges irakasleak Musika Sorkuntza izenarekin. Musika Hizkuntza ikasten ari diren azken urteko ikasleei zein Musika Hizkuntza berriki bukatuta daukatenei zuzendutako proiektu berritzailea da berau.
Ordutegiak
Bestalde, ordutegiekin lotuta, Musika Hizkuntzako, Musika ta Mugimenduko, Musika Sorkuntzako eta Musika Kantuz ikasgaien ordutegiak zeintzuk diren jakiteko HEMEN klika daiteke.
18 instrumentu eta bestelakoak
Azkenik, instrumentuei dagokienez, honakoak ikasteko aukera eskaintzen du Soraluzeko Musika Eskolak: klarinetea, saxofoia, pianoa, gitarra, soinua, trikixa, panderoa, txistua, zeharkako txirula, biolina, tronpeta, tronboia, musika kantuz, perkusioa, baxu elektrikoa, bonbardinoa, Musika eta Mugimendua, talde instrumentala, banda folk taldea, ganbara musika, musika hizkuntza, gitarra elektrikoa, gazte eta helduentzako musika hizkuntza, eta bonbardinoa.
Horiek guztiak erakusten eskarmentu luzea duten 12 irakaslek dihardute.
Musika eskolan izena emateko bi aukera daude:
• 1- Musika eskolara bertara joatea.
• 2- Online egitea, Soraluzekomusikaeskola.eus webgunean izen-ematea atalean dagoen formularioa beteta.