Bihar, eguaztena, Soraluzeko Musika Eskolan ikas daitezkeen instrumentuen berri emateko beste audizio bat eskainiko dute eskolaren egoitzan bertan. Oraingoan, hiru instrumentu izango dira: zeharkako txirula (Erabilera Anitzeko gelan) eta klarinetea eta saxofoia (Musika eta mugimendu gelan). Bi emanaldiak arratsaldeko 18:30ean hasiko dira. Oharra: Goiko bideoa maiatzean Gaztetxean egin zuten soinu, trikiti eta pandero audizioari dagokio. Lokala goraino bete zen.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.