Blues Hotsak jaialdia

Musika Eskolako Konboak BLUES HOTSAK Festibalean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2021ko aza. 30a, 12:10

Igandean matinée ederra pasa genuen BLUES HOTSAK Festibalean.

Astelehena gogoz hasteko balio izan zigun igandeko kontzertuak, nahiz eta eguraldi kaxkarra eduki, abestiz eta giro onez buelta eman genion BLUES HOTSAK Festibal barruan eskeintzen diguten matinée eder hortan. Lehenengo konbo akustikoak jo zuen, hauek izan ziren partaideak: pianoan Nagore Caballero, gitarran Haizea Makinai, bibolinean Jon López, klarinetean Jone Zubiaurre izan genituen Arhats Rekondo (kajoian) eta Domentx Uzin (biolan) irakasleen laguntzaz. 3 kantu eskeini zituzten, "Believer" Imagine Dragonsena, "What a wonderful world" eta "Ain´t no mountain High" kantu ezagunak.

Bigarren zatian konbo elektrikoak eta haizeak partu hartu zuten, partaideak: baterian Ramón Agirre, baxuan David Ortega, gitarrak Jon López eta Aitor Fernandez, saxoan Jon Elizburu, Lauri Askargorta, Domentx Ucín eta Tzeitel Martín eta klarinetean Peru Gisasola, dena Mikel Arakistain irakaslearen laguntzaz. Hauek jo zituzten obrak aldiz, "When the saints go marching in" ezaguna, eta "Living on a prayer" Bon Jovi taldearen bertsioa, eta bukatzeko "Highway Blues" martxosoa.

Musika eskola guztiaren izenenean mila esker gerturatu zinetenei! Eta bereziki Gaztelupeko Hotsak disketxeari, gonbite zoragarri honegatik!