Rock online!

Musika eskolako ikasle eta irakasleak The Clash-en "Should I stay or should I go" abestia grabatu dute.

Hilabeteak pasa dira Musika eskolan klase presentzialik eman gabe, Musika eskolatik ez da musikarik entzuten baina etxetik jo ta ke ari gara ikasle eta irakasleok musika sortzen eta disfrutatzen. Oraingoan, Mikel Arakistainen konboko ikasleak, Aitor Aranburu irakaslearen laguntzaz, The Clash-en "Should I stay or should I go" abestia grabatu dute 2 gitarra, bajua, bateria eta ahotsarekin, bakoitzak bere partea etxetik grabatuta. Disfrutatu bideoa!

Gogoratu, Musika eskolan izena emateko epea gaur zabaldu dela eta zabalaik izango dela ekainaren 19ra arte. Informazio guztia ikusteko klikatu HEMEN.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.