17 Instrumentu, lengoaia musikala, ahots teknika, musikoterapia… dira datorren ikasturtean Musika eskolak eskainiko dituen ikasgaiak. 3 nibeletan banatuta:
1.NIBELA
MUSIKA TAILERRA: 4,5,6 urteko umeentzat. Musikara modu aktiboan gerturatzea: mugimendua, dantzak, kantak eta erritmoen bitartez.
2. NIBELA
INSTRUMENTUEN IKASKETA, HIZKUNTZA MUSIKALA, ABESBATZA, TALDE INSTRUMENTALAK.
7 urtetik aurrera. HIZKUNTZA MUSIKALA: musika irakurtzen eta idazten ikastea. 5 kurtso.
ABESBATZA: ahots teknika ikasi, taldean abestu, koreografiak bidelagun bezala. 2 kurtso eta jarraitzeko aukera.
TALDE INSTRUMENTALAK (9 urtetik aurrera) instrumentu ezberdinetako talde txikiak. Konboak ere bai. Kurtsoak muga gabe. Folka, rocka, popa, bandetako errepertorioa eta ganbara musikan, klasikoa ere bai.
INSTRUMENTUAK: adin muga gabe aukera zabala: Klarinetea, saxofoia, biolina, gitarra, pianoa, akordeoia, trikitixa, txistua, trompeta, flauta, tronboia, bonbardinoa, baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa, perkusioa, panderoa eta gaita.
2. NIBELEKO DIPLOMA: 3. NIBELERA PASATZEKO DIPLOMA ESKURATZEA.
3. NIBELA
Diploma eskuratu ondorengo musika sakontze ikasketak. Kontserbatorioan musika ikasketa profesionalak burutzeko aukera. Sarrera frogak prestatzea. Musika lengoaia, instrumentuak eta talde instrumentalak.
*GAZTE ETA HELDUENTZAT HIZKUNTZA MUSIKALA: 14 URTETIK AURRERA.
IKASGAI HONEN HELBURUA: doinuen eta erritmoen bitartez musika eta musika hizkuntzara gerturatzea. Ahotsa eta ahots teknika baliabide nagusitzat hartuta, partituren irakurketara eta instrumentuen ezagutzara gerturatzea. Musika irakurri eta instrumentuak jotzearen arteko zubia. Bi maila eskaintzen dira: HASIERA (musikarekin kontaktua hastea nahi dutenentzat) AURRERATUA (musikarekin kontaktua izan dutenentzat eta sakontzea nahi dutenentzat).
*MUSIKA HEZKUNTZA ANITZA: zailtasunak dituzten aurrentzat musika saioak. Musikoterapia.
MATRIKULAZIO TELEMATIKOA
MATRIKULAZIOA TELEMATIKOA IZANGO DA AURTEN!! EPEA: 2020ko EKAINAK 01etik-19ra
INFORMAZIO OROKORRA ETA IZEN EMATEA TELEFONOZ ETA E-POSTAZ.
TELEFONOA: Telf: 943 75 15 44 / 680784075 Nagore Sanz
E-POSTA:soraluzemusika@gmail.com