Bi urteko geldialdiaren ostean, aurten Mendi Taldeak berriz antolatuko du Marraskilo Tour herriko mendietan zehar. Azken urteotan ohikoa izan den moduan, probak bi bilbide izango ditu, bata luzea, 35 kilometrokoa, eta bestea motzagoa, 19 kilometrokoa. Lehena goizeko 06:00etan abiatuko da eta bigarrena, berriz, 08:00etan, Plaza Berritik.
Ibilbidean zehar jan-edana banatzeko postuak ezarriko dira eta proba amaitu ostean, dutxa hartzeko aukera eta bazkaria ere izango dira parte hartzaile guztiendako, eta “oparia” ere bai.
Izen-ematea
Mendizaleek kirolprobak.com webgunean eman behar dute izena. Aurrez izena emanez gero, Mendi Taldeko bazkideek 15 euro ordaindu behar dute, ez-bazkideek 20 euro eta egunean bertan izena ematen dutenek, berriz, 25 euro. Ordainketa webgunetik bertatik egin behar da. Informazio gehiago: soraluzekomenditaldea@gmail.com.
Aldarrikapena
Aurten Marraskilo Tourrek aldarrikapenari ere lekua egingo dio eta Karakaten zentral eolikoa jartzearen aurkako iritzia agertuko du.