Zabalik da Marraskilo Tour mendi-martxan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Mendi Taldea 2019ko ira. 11a, 12:07
Mendizaleak iazko Marraskilo Tourren.

Irailaren 21an ospatuko da XIII. Marraskilo Tour mendi-martxa. Aurreko urteetan bezalaxe, bi ibilbide egongo dira: luzea eta motza. Antolakuntzatik aldez aurretik izena ematea gomendatzen da, azken egunean mugatuta egongo baita partaide kopurua.

Irailaren 21an ospatuko da XIII. Marraskilo Tour mendi-martxa. Aurreko urteetan bezala bi ibilbide egongo dira: luzeak izango ditu 35 kilometro eta 06:00etan abiatuko da Kontzejupetik; eta laburrak izango ditu 19 kilometro eta hura 08:00etan abiatuko da Plaza Berritik. 

Izena emateko kirolprobak.com helbidera jo daiteke, edo mendi taldeko egoitzatik pasa daiteke: ostegunetan 19:30etik-20:30ak arte Elkartegian.

Bazkaria eta beste

Prezioei dagokienez, aldez aurretik izena ematen duten bazkideek 12 euro ordaindu beharko dute eta ez bazkideek 15 euro. Eta egunean bertan izena ematen dutenek, berriz, 20 euro.

Antolakuntzatik aldez aurretik izena ematea gomendatzen da, azken egunean garestiagoa izateaz gainera, 20 lagunek bakarrik eman ahalko dutelako izena.

Parte-hartzaileentzat jana eta edana (anoak), opariak, dutxatzeko aukera eta bazkaria egongo dira, doan.