Eskalada eta kayakari buruzko hitzaldiak

Erabiltzailearen aurpegia menditaldea

Maiatzean beste bi hitzaldi antolatu ditu Mendi Taldeak. Maiatzak 18, osteguna, Ihintza Elsenaar eskalatzailea izango dugu hizlari, eta, maiatzak 23, asteartea, Mikel Sarasola kayakista donostiarra. 

Ihintzak Peruko Puscantupra mendian eginiko eskalada azalduko digu, eta Mikelek munduko hainbat ibaitan gauzatutako jaitsierak erakutsiko dizkigu, ikusentzunekoen bitartez (hauetako bat Mendi Film Festival-ean saritua).  

Ihintza Elsenarraren Puscantupra maiatzaren 18an, ostegunez, 19:30ean Gaztetxean izango da, eta  Mikel Sarasolaren Ur lasterretan, maiatzaren 23an, asteartez, 19:30ean Antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.