plaentxia.eus

Hitzaldia: distantzia luzeko txirrindulari lasterketak

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Mendi taldeak hainbat kirolekin lotutako hitzaldiak antolatu ditu maiatzerako. Lehenengo hitzaldia maiatzaren 9an izango da eta Carlos Mazon txirrindulari bilbotarra izango da hizlari. 

Txirrindulari eta bidaiari amorratua da. Azken urteotan distantzia luzeko hainbat lasterketeta lehiatu ditu, besteak beste, Trans Am Bike Race (AEB-ak zeharkatuz) eta Transcontinental (Europa zeharkatuz). Infomazio gehiago bere webgunean: www.biziosona.com.

Hitzaldia Gaztetxean eskainiko du, maiatzaren 9an, asteartea, arratsaldeko 19:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa