Matx podcasta 03: Keoni Lasa

Erabiltzailearen aurpegia MATX 2025ko uzt. 27a, 14:44

Keoni Lasa surflari zarauztarra elkarrizketatu dute Matx podcastaren hirugarren atalean. Basque Team fundazioarekin elkarlanean, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusten du saioak.

 

Matx podcastaren lehen denboraldiak sei kapitulu izango ditu. Abuztuan eta abenduan izan ezik, gainontzeko hilabete guztietan saio berri bat ikusteko aukera izango dute sare sozialeko eta Basque Teameko jarraitzaileek. Entzuteaz gain, saioa ikusteko aukera ere egongo da.

Kapitulu guztiak www.matx.eus sare sozialean ikusi ahal izango dira inon baino lehen. Era berean, Basque Team-en plataforma digitalek, Matx-enek eta proiektuko kide diren Tokikom taldeko komunikabideek -tartean BARREN- ere eskainiko dituzte saioak euren webguneetan, telebistetan eta irratietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.