Rabona eta guzti, bigarrena da Tolosala abilezia jokoan

Erabiltzailearen aurpegia Barren 2025ko mar. 28a, 12:00

Zumaiatik Tolosara bidaiatu du aste honetan kirol kluben Matx desafioak. Senior gizonezkoen areto futboleko Tolosala taldea izan da seigarren jardunaldiko protagonista. Abilezia jokoan orain arte ikusi den maila teknikorik altueneko jaurtiketarekin, rabona ikusgarri batekin, aho zabalik utzi dituzte sare sozialeko erabiltzaileak.

Matx desafioan murgildu den lehen areto futboleko taldeak detaile politak utzi ditu astean zehar burutu den seigarren jardunaldian. Beste taldeek bezala, Matx-ek proposatutako hiru jolasetan aritu dira tolosarrak. Galdetegi azkarrean bi punturekin, sailkapeneko laugarren postuan kokatu dira; Take saskibaloia eta Pulpo eskubaloia bigarren eta hirugarren sailkatuekin berdinduta. Abilezia jokoan berriz, maila oso ona erakutsi dute. Lau puntu eskuratuta -horietako bat rabona erako jaurtiketa ikusgarriarekin-, sailkapeneko bigarren postua hartu dute.

Gogoratu, astero lurraldeko talde berri bat sartuko dela desafioan. Asteartetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa eta ostegunetan galdera kateatuak erakusten dira. Joko guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. Nor izango da hurrena?