Gustura ibili dira ‘Haundi’-ko neskak Matx desafioan. Galdetegi azkarrean bakarra asmatu arren, umoretsu ikusi ditugu. Abilezia jokoan berriz, maila ederra erakutsi dute. Hiru puntu lortuta, Iruki TAKEren ondoren kokatu baitira sailkapen nagusian.
Gogoratu, astero lurraldeko talde berri bat sartuko dela desafioan. Asteartetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa eta ostegunetan galdera kateatuak erakusten dira. Joko guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. Nor izango da hurrena?