Biharko hockey partiduak streaming bidez ikusgai

Marras Irristaketa Taldeko jokalariak Zaragozan.

Bihar, larunbata, Twitch plataforma bidez jarraitu daitezke jubenilek jokatuko dituzten hockey partiduak.

Soraluzeko Marras Irristaketa Taldeko jubenilek bihar, larunbata (urriak 30), Euskadiko Ligako lehen bi partiduak jokatuko dituzte Gasteizen.
  • Lehen partidua 9:00etan izango da eta Aguraingo Muskerrak taldea izango dute aurkari.
  • Bigarren partidua, berriz, 12:45ean izango da eta kasu honetan, Bilboko Metropolitano A taldea izango dute aurrez aurre.
Aurreko astean hasi zuten Marrasekoek denboraldiko estreinaldia, emakumeen ligarekin. Partidu bat galdu eta beste bat irabazi zutelarik. Bihar jubenil taldearen txanda da, ez dira partidu errazak izango baina Soraluzeko jokalariak gogotsu daude liga berriari ekiteko.
 
Partiduak zuzenean ikusteko: https://www.twitch.tv/muskerrak
 
AUPA MARRAS!!!