Asteburuan jokatuko ditu denboraldiko lehen partidak Marrasek

Erabiltzailearen aurpegia Ubane Madera Zangitu 2023ko ira. 22a, 09:05

Umeak hockeyra entrenatzen, atzo, eguena.

Marras Hockey Taldeko ekipoak hasita dira entrenatzen eta asteburu honetan, 2023-2024 denboraldiko lehen partidak jokatuko dituzte, Marraseko emakumeen taldearen eskutik, Bilbon. Horrez aparte, domekan egingo dute Irristaketa Libreak ekimenaren lehen saioa, 11:00etatik 13:00etara. Interesa duen edozein bertara daiteke Araneko frontoira.

45 jokalari ingururekin ekin dio 2023-2024 denboraldiari Marras Hockey Taldeak. Asteburuan izango dute estreinaldia lehiaketetan, emakumeen taldeak Bilbon jokatuko baitu, Zaragozako All Stars taldearen kontra 14:00etan eta Gasteizko Street Hockey taldearen kontra 17:45ean.

Marraseko jubenilak, berriz, irailaren 30ean hasiko dira txapelketan; infantilak urriaren 7an; alebinak urriaren 22an eta benjaminak urriaren 29an.

Irristaketa Librerako aukera

Bestalde, domeka honetan hasiko da Irristaketa Libreak ekimena, 11:00etatik 13:00etara Araneko frontoian. Behin hasita, domekero emango dute aukera ekimen horretan parte hartzeko. Interesa duen edozein bertara daiteke, adin guztietarako zabalik dagoen ekimena dela azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.